Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2022ko otsailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
621

3/2022 DEKRETUA, otsailaren 2koa, lehendakariarena, Zerga Koordinaziorako Organoan udalek duten ordezkari bat berritzen duena.

Zergapideen Elkar-egokitasun, Erakidetasun eta Lankidetasunari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legearen 16. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritakoaren arabera, Zerga Koordinaziorako Organoan udalek dituzten ordezkariak izendatu ziren Lehendakariaren uztailaren 22ko 22/2016 Dekretuaren bidez.

Lehendakariaren urriaren 24ko 32/2019 Dekretuaren bidez Zerga Koordinaziorako Organoan udalek dituzten ordezkariak izendatu ziren.

2022ko urtarrilaren 27an, EUDELeko lehendakariak Donostiako Udaleko zinegotzi Kerman Orbegozo Uribe jauna proposatu zuen, Jaime Domínguez-Macaya Laurnaga jaunaren ordez, organo horretan izenda zezan.

Horregatik guztiagatik, eta Zergapideen Elkar-egokitasun, Erakidetasun eta Lankidetasunari buruzko maiatzaren 30eko 3/1989 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Kerman Orbegozo Uribe jauna, Donostiako Udaleko zinegotzia, Zerga Koordinaziorako Organoan udalen ordezkari izendatzea, Jaime Domínguez-Macaya Laurnaga jaunaren ordez.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Dekretu honek ematen zaion egunetik aurrera izango ditu ondorioak, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Guztiek jakin dezaten, argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko otsailaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala