25. zk., 2022ko otsailaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 6 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AGIRI GARBIKETAKO BATZORDEA
618
IRAGARKIA, espediente judizialak espurgatzeari buruzkoa.
Nik, Aner Uriarte Codon jaunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Garbitzeko Batzordeko presidenteak, honakoa
JAKINARAZTEN DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoko Espediente Judizialak Garbitzeko Batzordeak, 2021eko azaroaren 16an egindako bilkuran, jatorriko organo judizialek bidalitako zerrendetan eta ofizioetan bukatutzat emanda agertzen diren ondoko espediente hauek garbitzea erabaki du, kasuan kasuko artxiboetako arduradunek adierazi bezala; era berean, erreserba ezartzen da eta ez dira suntsituko Ondare Historikoko zuzendariak txostena eman arte, euren balio historiko-dokumentala dela-eta gorde behar diren espedienteei buruzkoa. Aipatutako txostena hurrengo Garbitzeko Batzordearen bilkura egin aurretik aurkeztu behar da.
ARABA
Gasteiz
Efektuen Gordailuko dokumentazio eta espedienteak, zeintzuei legezko destinoa eman baitzaie, 2016ra arte; Bake Epaileen espedienteak 2007tik 2016ra arte; Doako Justizia 2013tik 2016ra arte; ZZZ Bestelakoak, 2013tik 2016ra arte; ZZZ PER 2013tik 2016ra arte; Gobernu-espedienteak 2011tik 2016ra arte; Komunikazioak 2013tik 2016ra arte; Banaketa-arazoak 2016ra arte; kexa-espedienteak 2016ra arte; exhortoen Kebezeren zerrendak; Salen emaitzak 2016ra arte, Zinpekoen Epaimahai-prozeduraren desenkusak, erreprografia eta koadernatze-eskaerak eta Zeporen langileen 2018 baino lehenagoko ordutegi-intzidentziak. 1/21 Lotea.
Zigor-arloko 1 eta 2 zk.ko Epaitegiak bost espediente; 2/21 Lotea.
Instrukzioko 1, 2, 3 eta 4 zk.ko Epaitegiak: betearazpenak eragin ditzaketen prozedurak: Falta-judizioak, Presako falta-judizioak eta horien betearazpenak, baldin eta behin-behineko edo behin betiko artxibo-egoeraren data 2013-12-31 baino lehenagokoa bada; sumarioak eta Zinpeko Epamahaiaren Legeko prozedurak salbuetsita daude ez baitira garbituko; 3/21 Lotea.
Adminisatrazioarekiko auzien 1, 2 eta 3 zk.ko Epaitegiak, artxiboaren data 2011-12-31 baino lehenagokoa bada. 4/21 Lotea.
Lan-arloko 1, 2 eta 3 zk.ko Epaitegiak, artxibo-egoeraren data 2006-12-31 baino lehenagokoa dutenak; 5/21 lotea.
Lehen Auzialdiko 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 zk.ko Epaitegiak eta Merkataritza-arlokoa, Artxiboan 2010 eta 2011n sartu zirenak, behin betiko artxibatuta ez dauden betearazpenak izan ezik; baita familia-prozedurak ere, garbiezinak direlako; 6/21 Lotea.
Emakumearen aurkako indarkeria-arloko 1 zk.ko Epaitegia. 2005 eta 2006an artxibora bidalitako espedienteak behin-betiko artxiboa ez duten betearazpenak izan ezik; 7/21 Lotea.
BIZKAIA
Auzitegi Nagusia eta Bizkaiko Probintzia Auzitegia.
– Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Izapidetze Bulego Orokorreko Atalak: 1. Atala, 2/21 lotea; 3. Atala, 3/21 lotea; 4. Atala, 4/21 lotea; 5. Atala, 5/21 lotea; 6. Atala, 6/21 lotea; 2. Atala, 7/21 lotea.
– Probintzia Auzitegiko Atalak: 2. Atala, 8/21 lotea; 1. Atala, 2/20, 9/21 loteak eta 9/21 lote gehigarria; 2. Atala, 10/21 lotea eta 10/21 lote gehigarria.
Barakaldo.
Instrukzioko 1, 2 eta 4 zk.ko Epaitegiak.
2000-01-01etik 2000-12-31ra arteko prozedurak, 6/2021, 8/2021 eta 9/2021 garbiketa-loteetan zerrendatutakoak hurrenez hurren eta prozesalki amaitutzat jotakoak.
Getxo.
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1, 3 eta 6 zk.ko epaitegiak – ZULUP.
2007ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako aurretiazko eginbide eta falta-judizioak, behin betiko eta behin-behineko artxibo-egoeran daudenak, 2008-12-31tik aurrera inolako jarduketaren xede izan ez badira.
Durango.
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1, 2 eta 4 zk.ko Epaitegiak – ZULUP.
2001etik 2010era bitarteko arlo zibileko prozedurak.
Zerbitzu Erkide Prozesala, Betearazpen Atala.
Titulu Judizial Zibilen (TJZ) betearazpen prozedurak, 2001etik 2014ra bitartekoak.
Gernika-Lumo.
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 eta 2 zk.ko Epaitegiak – ZULUP.
2000 eta 2004 urteetako zigor-arloko prozedurak, 7/2021 eta 11/2021 loteetan zerrendatutakoak, hurrenez hurren.
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegia – ZULUP.
2000 eta 2001 urteetako zigor-arloko prozedurak, 1/2021 lotean zerrendatutakoak.
Bilbao.
6/21 zk.ko Gobernu-espedientea Lehen Auzialdiko 1, 2, 3, 4, 7, 8, 9, 10 eta 12 zk.ko Epaitegiak.
Bilboko Lurraldeko Artxiboan 2005ean sartu ziren prozedurak, honako garbiketa-lote hauetan zerrendatutakoak:
– Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegia, 5/20 zk.ko lotea.
– Lehen Auzialdiko 7 zk.ko Epaitegia, 9/20 zk.ko lotea.
– Lehen Auzialdiko 8 zk.ko Epaitegia, 10/20 zk.ko lotea.
– Lehen Auzialdiko 12 zk.ko Epaitegia, 14/20 zk.ko lotea.
Bilboko Lurraldeko Artxiboan 2011n sartu ziren prozedurak, honako garbiketa-lote hauetan zerrendatutakoak:
– Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegia, 15/21 zk.ko lotea.
– Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegia, 19/21 zk.ko lotea.
– Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegia, 20/21 zk.ko lotea.
– Lehen Auzialdiko 9 zk.ko Epaitegia, 14/21 zk.ko lotea.
– Lehen Auzialdiko 10 zk.ko Epaitegia, 18/21 zk.ko lotea.
6/21 zk.ko Gobernu-espedientea.
Adingabeen 1 eta 2 zk.ko Epaitegiak.
Bilboko Lurraldeko Artxiboan 2010ean sartu ziren prozedurak, honako garbiketa-lote hauetan zerrendatutakoak:
– Adingabeen 1 zk.ko Epaitegia, 21/21 zk.ko lotea.
– Adingabeen 2 zk.ko Epaitegia, 22/21 zk.ko lotea.
6/21 zk.ko Gobernu-espedientea Merkataritza-arloko 2 zk.ko Epaitegia.
Bilboko Lurraldeko Artxiboan 2011 eta 2012an sartu ziren prozedurak, honako garbiketa-lote hauetan zerrendatutakoak:
– Merkataritza-arloko 2 zk.ko Epaitegia, 17/21 zk.ko lotea.
6/21 zk.ko Gobernu-espedientea Administrazioarekiko Auzien 2 eta 3 zk.ko Epaitegia.
Bilboko Lurraldeko Artxiboan 2011 eta 2012an sartu ziren prozedurak, honako garbiketa-lote hauetan zerrendatutakoak:
– Administrazioarekiko auzien 2 zk.ko Epaitegia, 8/21 zk.ko lotea.
– Administrazioarekiko auzien 3 zk.ko Epaitegia, 3/21 zk.ko lotea.
6/21 zk.ko Gobernu-espedientea Instrukzioko 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 9 eta 10 zk.ko Epaitegia.
Bilboko Lurraldeko Artxiboan 2008 eta 2009an sartu ziren aurretiazko eginbide eta auzigai penalak, honako garbiketa-lote hauetan zerrendatutakoak:
– Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegia, 6/21 zk.ko lotea.
– Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegia, 7/21 zk.ko lotea.
– Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegia, 9/21 zk.ko lotea.
– Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegia, 10/21 zk.ko lotea.
– Instrukzioko 5 zk.ko Epaitegia, 4/21 zk.ko lotea.
– Instrukzioko 6 zk.ko Epaitegia, 8/21 zk.ko lotea.
– Instrukzioko 7 zk.ko Epaitegia, 11/21 zk.ko lotea.
– Instrukzioko 9 zk.ko Epaitegia, 14/21 zk.ko lotea.
– Instrukzioko 10 zk.ko Epaitegia, 15/21 zk.ko lotea.
Efektu Judizialen Gordailua, behin-betiko artxibatzea erabaki den espedienteak, amaituta daudelako, eta garbitu eta suntsitu behar direnak. Honako urte hauei dagozkie: 1996, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010 eta 2011.
Aditu Judizialak, adituak izendatzeko espedienteak eta adituen zerrendak, bai eta 2015eko zerrendan sartzeko eskaerak.
GIPUZKOA
Irun.
0001/2020 zk.ko Garbitze-espedientea.
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko espedienteak: porrotak, ordainketa-etendurak, jaraunspen-ondasunak, jabari-espedienteak (immatrikulazio, segidako traktua berriz hasi eta gehiegizko edukiera gaietarako), heriotza-deklarazioak eta adopzioak, Lurraldeko Artxiboan 2008-01-01a baino lehenagoko sarrera-data dutenak.
0002/2020 zk.ko Garbitze-espedientea.
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko espedienteak: Lurraldeko Artxiboan 2000-01-01a baino lehenagoko sarrera-data duten prozedura laburtuak.
0005/2021 zk.ko Garbitze-espedientea.
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko espedienteak: Lurraldeko Artxiboan 2000-12-31 baino lehenagoko sarrera-data duten prozedura laburtuak.
0012/2021 Zk.ko Garbitze-espedientea.
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko espedienteak: Lurraldeko Artxiboan 2000-12-31 baino lehenagoko sarrera data duten aurretiazko eginbideak.
0003/2018 Zk.ko Garbitze-espedientea.
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko espedienteak: Lurraldeko Artxiboan 2011-01-01a baino lehenagoko sarrera data duten falta judizio (FAL) eta Auzipetze arineko faltak (FAR), ZAD. ZAP, ZSL eta ZSP egoeran daudenak.
0006/2021 zk.ko Garbitze-espedientea.
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko espedienteak: Lurraldeko Artxiboan 2000-12-31 baino lehenagoko sarrera data duten prozedura laburtuak.
3/2021 zk.ko Garbitze-espedientea.
Zerbitzu Erkidea-Betearazpen Ataleko espedienteak: Lurraldeko Artxiboan 2014-12-31 baino lehenagoko sarrera data duten ETJ (Titulu Judizialen Betearazpenak), ENJ (Titulu ez-judizialen Betearazpenak), EAR (Arbitro-laudoaren Betearazpenak) eta EJH (Hipoteka Betearazpenak).
0004/2021 zk.ko Garbitze-espedientea.
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko espedienteak: Lurraldeko Artxiboan 2000-12-31 baino lehenagoko sarrera data duten aurretiazko eginbideak.
2/2021 zk.ko Garbitze-espedientea.
Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoa - Atal Orokorra.
Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1, 2 eta 3 zk.ko Epaitegietako espedienteak: Lurraldeko Artxiboan 2000-01-01a baino lehenagoko sarrera data duten prozedura laburtuak.
ZZZ 4/2019 komunikazioa.
Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorreko espedienteak: Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1, 3 eta 4 zk.ko Epaitegietako 2000tik 2006ra bitarteko aurretiazko eginbide eta prozedura laburtuak.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko 1992tik 1997ra bitarteko betearazpen-prozedurak eta horiekin lotutako 1991tik 1996ra bitarteko falta judizioak, 2021eko martxoaren 25eko komunikazioan adierazitakoak.
Donostia.
– Lan-arloko 1, 2, 3 eta 4 zk.ko Epaitegiak, Lurraldeko Artxibo Judizialean 2006, 2008 eta 2014an sartutako prozedurei dagozkienak; Lan-arloko 5 zk.ko Epaitegia, 2014an sartu eta behin-betiko artxibatuta daudenak.
– Administrazioarekiko auzien 1 eta 2 zk.ko Epaitegiak, Lurraldeko Artxibo Judizialean 2006, 2008 eta 2014an sartutako prozedurei dagozkienak; administrazioarekiko auzien 3 zk.ko Epaitegia, Lurraldeko Artxibo Judizialean 2008 eta 2014an sartutako prozedurei dagozkienak eta behin-betiko artxibatuta daudenak.
– Lehen Auzialdiko 1, 2, 4, 5, 6, 7 eta 8 zk.ko Epaitegiak, Lurraldeko Artxibo Judizialean 2006, 2008 eta 2014an sartutako prozedurei dagozkienak eta behin-betiko artxibatuta daudenak.
– Lehen Auzialdiko 1, 2, 4, 5 eta 6 zk.ko Epaitegiak, Lurraldeko Artxibo Judizialean 2002, 2003 eta 2004an sartutako prozedurei dagozkienak; Lehen Auzialdi 1, 5 eta 6 zk.ko Epaitegiak, 2005ean sartutakoak eta behin-betiko artxibatuta daudenak.
– Zigor-arloko 1, 2, 3, 4 eta 5 zk.ko Epaitegiak, Lurraldeko Artxibo Judizialean 2006, 2008 eta 2014an sartutako prozedurei dagozkienak eta behin-betiko artxibatuta daudenak.
– Instrukzioko 1, 2, 3, 4 eta 5 zk.ko Epaitegiak, Lurraldeko Artxibo Judizialean 2005, 2006 eta 2014an sartutako prozedurei dagozkienak eta behin-betiko artxibatuta daudenak.
– Adingabeen, Merkataritza-arloko eta Emakumearen aurkako indarkeria-arloko Epaitegiak, Lurraldeko Artxibo Judizialean 2006, 2008 eta 2014an sartutako prozedurei dagozkienak; Emakumearen aurkako indarkeria-arloko Epaitegia, 2005ekoak eta behin-betiko artxibatuta daudenak.
Hori publiko egiten da uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuko 16. artikuluarekin bat. Horren bidez, interesdunek bi hilabeteko epea izango dute beren garaian prozesura ekarri zituzten dokumentuak berreskuratzeko, eta ohartaraziko zaie epe hori igaro eta interesdunek ez badute itzulketarik sustatu, aurkeztutako dokumentuak berreskuratzeko eskubidea galduko dutela.
Hori guztia publiko egiten da, Artxibo Judizialak Modernizatzeari buruzko uztailaren 18ko 937/2003 Errege Dekretuko 20. artikulua betez.
Bilbao, 2021eko azaroaren 16a.
Euskal Autonomia Erkidegoko Garbitzeko Batzordearen presidentea,
ANER URIARTE CODON.