Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2022ko otsailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
613

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 27koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gauzatu industria-programako 2021eko ekitaldiko laguntzen onuradunen zerrenda. Gauzatu industria-programaren bidez, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematen dira.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da orain onuradunen zerrenda. Hori guztia «Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen Gauzatu industria-programa, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematekoa».

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, eranskinean ageri dena (2021eko ekitaldia). Agindu horren bidez, Gauzatu industria-programa arautzen da, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzen laguntzekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 27a.

Industriako sailburuordea,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala