Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

25. zk., 2022ko otsailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

IRUNGO UDALA
609

IRAGARKIA, 2021eko enplegu-eskaintza publikoa aldatzeari buruzkoa.

Alkatetzaren 2020ko abenduaren 15eko 1.252 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2021. urteko enplegu-eskaintza publikoko deialdi publikoan Administrazio Bereziko erdi-mailako teknikari beste lau plaza gehitzea; horietatik hiru sarrera orokorreko modalitaterako dei egiten dira eta beste bat desgaitasuna duten pertsonentzako erreserbako kupoaren bidez. 2022ko urtarrilaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (10. zenbakian) argitaratu da horren gaineko iragarkia.

Parte hartzeko eskaera berriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira, hogei egun balioduneko epean, deialdiaren laburpenaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

Irun, 2022ko urtarrilaren 18a.

Giza Baliabideetako eta Zerbitzu Orokorretako burua,

JON ZARANDONA BORREGUERO.


Azterketa dokumentala