25. zk., 2022ko otsailaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
603
AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 26koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, M.ª José Betanzos Ibarra andreak Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– M.ª José Betanzos Ibarra andreak, berak hala eskatuta Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (520010 kodea, 101 dotazioa), egindako lanagatik eskerrak emanez.
Bigarrena.– Kargu uzte honek 2022ko urtarrilaren 26tik aurrera hartuko du indarra.
Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean eman duen organoaren aurrean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 26a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.