Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2022ko otsailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
573

IRAGARKIA, 2022ko urtarrilaren 24koa, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako buruaren ondokoarena, zeinaren bidez jakinarazten baita I202021000025509 aktan jasotako lan arloko arau-hausteengatik hasitako zehapen-prozedura eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatu egintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie egintzaren eduki osoaren berri izateko Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Urdaneta kalea 7, 1. solairua, Donostia), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2022ko urtarrilaren 24a.

Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako buruaren ondokoa,

ORREAGA ZORRILLA BERASATEGUI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala