23. zk., 2022ko otsailaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (291 KB - 4 orri.)
- EPUB (308 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MONDRAGÓN UNIBERTSITATEA
571
EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 12koa, Mondragon Unibertsitateko Errektorearena, Business Data Analytics Graduaren ikasketa-planean egindako aldaketak argitaratzeko dena.
Egiaztatuta dauden ikasketa-planak aldatzeko prozedura finkatzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu duenak, 28. artikuluan dioenarekin bat, eta Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren aldeko txostena eskuratu ondoren, Errektoreak Mondragon Unibertsitatearen Business Data Analytics Graduaren ikasketa-planean egindako aldaketak argitaratzea ebatzi du. Ikasketa-plana 2019ko urriaren 18ko ebazpenaren ondorioz argitaratu zen (2019ko uztailaren 28ko BOEn argitaratua). Aldaketen ondoren, ebazpen honen eranskinean jasota dagoen moduan geldituko da egituratuta aipatutako ikasketa-plana.
Arrasate, 2022ko urtarrilaren 12a.
Errektorea,
VICENTE ATXA URIBE.