Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2022ko otsailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
569

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 20koa, Kultura sailburuordearena, arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko abenduaren 7ko Agindua, arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak emateko deialdia egiten duena (Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU Suspertze,Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2021. urteari dagokiona).

Kontuan izan da agindu horren 12. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko balorazio-batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kultura sailburuordearen ebazpen baten bidez emango direla jasotzen duela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, honako kide hauek izango dira batzordean:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Idazkaria: Imanol Arana Ariz, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.

Batzarkideak: Ane Dorronsoro Lazkanoiturburu; Javier Herrera Lotero; Carlos Morán Arostegui; Nerea Obieta Tuduri; Alvaro Sanz Aspiazu.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 20a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala