Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2022ko otsailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
563

AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) «Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duen 2020ko abenduaren 16ko Agindua aldatzekoa dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko abenduaren 16ko Aginduaren testuan (2021eko urtarrilaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 9. zk.). Agindu horren bidez, Hezkuntzako sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) «Sagrado Corazón» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko baimena eman zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenean, 1. artikuluan, 2021/146 (2/1) orrialdean, hau dio:

«– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 8 unitate, honelako edukierakoak:

– unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

– 3 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

– 4 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.»

baina hau esan behar du:

«– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 8 unitate, honelako edukierakoak:

– unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

– 4 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

– 3 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.»

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala