Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2022ko otsailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
561

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 30ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, 2021eko uztailaren 28ko aginduaren babesean, Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarenean, 2021eko ekitaldian eskatutako laguntzak eman eta ukatzekoa. Agindu horren bidez, enpresa ardogileen kanpo-sustapenerako 2021 ekitaldirako laguntza-deialdia egiten da, dirulaguntzen bitartez, «Lehiatu Ardoa Programa».

Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduaren babesean dirulaguntzak jasotzeko hainbat eskabide aurkeztu dira. Agindu horren bidez, enpresa ardogileen kanpo-sustapenerako 2021eko ekitaldirako laguntza-deialdia egiten da, merkataritza-misio alderantzizkoentzako dirulaguntzen bitartez, «Lehiatu Ardoa Programa». Aurkeztutako eskabideen zerrendak ebazpen honetako I. eta II. eranskinetan daude, bai eta eskabideekin batera aurkeztutako agiriak ere. Aipaturiko eranskin horietan, eskabide bakoitzari dagokion espediente-zenbakia azaltzen da.

Izendatutako Balorazio Batzordeak, Deialdi-aginduko hamaikagarren puntuak ezarritakoaz sorturikoak, ebazpen-proposamena egin du.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei dirulaguntza minimis ematea Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduan jasotako enpresa ardogileen kanpo-sustapenerako, dirulaguntzen bitartez. Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso ditzaketen gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza 260.979,87 eurokoa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Gastua gauzatzeko epea 2021 aurrekontu-ekitaldia izango da. Dirulaguntza enpresak eginiko promozio-ekintzak eta 2021eko uztailaren 28ko Aginduak ezarritakoaren arabera ordainduko da.

Egindako gastuak justifikatzeko epea, 2022ko martxoaren 1erako beranduenez, izango da.

Promozio gastua ezarririko epearen barruan gauzatzen ez bada, edo epe horretan gastu-promozioa egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da eta, hala badagokio, Deialdi-aginduko hamabosgarren puntuan aurreikusitako itzultze-prozedurari ekingo zaio.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei dirulaguntzarik ez ematea Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduan jasotako kanpo-sustapenerako, merkataritza-misio alderantzizkoentzako dirulaguntzen bitartez.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio-bidea amaitzen, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 30a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala