Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2022ko otsailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
559

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen bigarren huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2021eko abenduaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko helburuarekin langabeen konpetentzia digitalak hobetzeko prestakuntza-programazioa egiteko dirulaguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak atzeman dira ebazpen honetan: Ebazpena, 2021eko abenduaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza eta landa-garapena sustatzeko eta genero-arrakala murrizteko helburuarekin langabeen konpetentzia digitalak hobetzeko prestakuntza-programazioa egiteko dirulaguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan. Ebazpena 2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 262. zenbakian. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 2021/6484 (37/8) orrialdean, 4. artikuluan, honako hau dioen lekuan:

«4. artikulua.– Prestakuntzaren hartzaileak.

Deialdi honen babesean diruz lagundutako prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute langabezian dauden emakumeek, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda badaude edo Gazte Berme Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emanda badaude, eta 30.000 biztanletik beherako udalerri batean bizi badira. Emakume horiek prestakuntza-ekintza bakoitzeko ikasleen % 65 izan beharko dute, gutxienez.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden edo Gazte Berme Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emanda dauden gainerako langile langabeek ere parte hartu ahal izango dute, baita beste Enplegu Zerbitzu Publiko batean izena emanda dauden langabeek ere, betiere prestakuntza-ekintza bakoitzaren % 35 gainditu gabe.

Ondorio horietarako, honako hauek sartuko dira langabeen taldean: lanaldi partzialeko kontratu batekin ari diren langileak, baldin eta beren lanaldia lanaldi osoz aritzen den pertsona batek duenaren herena baino laburragoa bada –konparagarriak izan behar dute–.»

hau esan behar du:

«4. artikulua.– Prestakuntzaren hartzaileak.

Deialdi honen babesean diruz lagundutako prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute langabezian dauden emakumeek, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda badaude edo Gazte Berme Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emanda badaude, eta 30.000 biztanletik beherako udalerri batean bizi badira. Emakume horiek prestakuntza-ekintza bakoitzeko ikasleen % 35 izan beharko dute, gutxienez.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden edo Gazte Berme Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emanda dauden gainerako emakumeek ere parte hartu ahal izango dute, baita beste enplegu-zerbitzu publiko batean izena emanda dauden emakume langabeek ere, betiere prestakuntza-ekintza bakoitzaren % 65 gainditu gabe.

Ondorio horietarako, honako hauek sartuko dira emakume langabeen taldean: lanaldi partzialeko kontratu batekin ari diren emakumeak, baldin eta beren lanaldia lanaldi osoz aritzen den pertsona batek duenaren herena baino laburragoa bada –konparagarriak izan behar dute–».

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 28a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala