Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2022ko otsailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
555

12/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Cruz Maleta Gómez andrea Zeladoreen Azpitaldeko Buru kargutik kendu egiten den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Urriaren 21eko 786/2019 Ebazpenaren bidez, María Cruz Maleta Gómez andrea Zeladoreen Azpitaldeko buru izendatu zen Osakidetzako Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Cruz Maleta Gómez andrea Zeladoreen Azpitaldeko buru kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetzako Uribeko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko urtarrilaren 31n izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2022ko urtarrilaren 21a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,

JESÚS MANUEL SUAREZ ROMAY.


Azterketa dokumentala