22. zk., 2022ko otsailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
528
AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez adierazten baita bete gabe geratu dela sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta bat etorriz Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiteko Hezkuntzako sailburuaren 2021eko azaroaren 8ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin (2021eko azaroaren 22ko EHAA, 232. zk.), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkariaren lanpostu bat betetzeko deialdia (kodea: 520010; dotazioa: 70).
Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 19a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.