22. zk., 2022ko otsailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
523
254/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostutik kentzen baita Sabino Sarrionandia Azaola jauna, jubilazioagatik.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 10eko 450/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko maiatzaren 6ko EHAA 83. zk.), Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako zuzendari izendatu zen Sabino Sarrionandia Azaola jauna.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Sabino Sarrionandia Azaola jauna Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostutik kentzea, 2022ko urtarrilaren 16ko lanaldia bukatu zenetik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendaritzari.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 18a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.