Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2022ko urtarrilaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
484

IRAGARKIA, 2022ko urtarrilaren 17koa, Etxebizitzako Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira COVID-19 birusaren inpaktu ekonomikoari erantzuna emateari lotuta etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzen prozedurak zuzentzeko errekerimenduak eta ebazpenak.

Aipatutako prozedurak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.

Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak hemen daude:

• Gamarrako Atea kalea 1 A, behea, Vitoria-Gasteiz.

• Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.

• Errotaburu pasealekua 1. zenbakiko 7. solairua, Donostia.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 17a.

Etxebizitzako Arabako lurralde-ordezkaria,

M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala