19. zk., 2022ko urtarrilaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
477
AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) CEIP «Intxaurrondo Hegoa» HLHI Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.
Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Intxaurrondo Hegoa» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko egindako proposamena aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Intxaurrondo Hegoa» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «Hegoa» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea izango du izena. Ikastetxe hori Donostian (Gipuzkoa) dago, Baratzategi 19 kalean. Kode-zenbakiak: 013079 eta 20009381.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 14a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.