Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Buscar

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2022ko urtarrilaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
474

AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen CPEIP «NC Learning Investigation Center» HLHIP Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena emateko dena.

Vitoria-Gasteizko (Araba) CPEIP «NC Learning Investigation Center» HLHIP Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren erakunde titularraren legezko ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da. Eskaeraren xedea da ikastetxearen titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzea.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «NC Learning Investigation Center» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da oraingo «NC Learning Investigation Center S.L.» erakundetik aurrerantzean «Fundación Arenales» erakundeak jabetza izan dezan; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak.

2. artikulua.– «NC Learning Investigation Center S.L» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «NCLIC SCHOOL» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua izango du izena.

3. artikulua.– Ikastetxearen titulartasun-aldaketa eta izen-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko dira. Aldaketa hauek ez dute inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

4. artikulua.– Ikastetxea honela geratuko da inskribatua:

Kode-zenbakiak: 010616 eta 01007634.

Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «NCLIC SCHOOL».

Titularra: Fundación Arenales.

Helbidea: Paseo de la Universidad, 15.

Udalerria: Vitoria-Gasteiz.

Lurralde Historikoa: Araba.

5. artikulua.– Agindu honetako laugarren artikuluan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, ikastetxea behartuta dago dagokion baimena eskatzera.

6. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2022-2023 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala