Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2022ko urtarrilaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
470

AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 18koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundacion Assumptio Pro Innova Fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia.

2021eko martxoaren 30ean eta 2021eko azaroaren 8an, eskabideak aurkeztu ziren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Fundación Assumptio Pro Innova Fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia inskribatzeko. Erabaki hori fundazioaren patronatuak 2020ko abenduaren 23an hartu zuen, 2021eko maiatzaren 31n Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzak berretsi zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta, 2021eko urriaren 7an, Tolosan, Maria Valentina Montero Vilar notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan formalizatu zen (1.120 protokolo-zenbakia). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Bidezkoa da fundazioaren azkentzea eta likidazioa inskribatzeko aurkeztutako eskabideak metatzea, ondoz ondoko egintzak eta bata bestearen ondoriozko egintzak baitira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 57. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, espediente honi buruzko ebazpena, bat etorriz honako arau hauetan xedatutakoarekin: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datuak eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40., 41. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundacion Assumptio Pro Innova Fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia, agindu honen datarekin, Tolosan Maria Valentina Montero Vilar notarioaren aurrean 2021eko urriaren 7an (1.120 protokolo-zenbakia) egiletsitako azkentze- eta likidazio-eskrituran aurreikusitako baldintzetan.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskriba dadila agintzea. Era berean, dagokion erregistro-orria ixteko agintzen da.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 18a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala