Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2022ko urtarrilaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
467

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 20koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta emaitza horiek behin betiko egiten dituena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egin zuen, 2021eko uztailaren 28ko Ebazpenaz (EHAA, 2021-09-06; 177. zk.).

Azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 20ko Ebazpenaz (EHAA, 2021-12-29; 259. zk.) argitaratu zen.

Erreklamazioa egiteko epea amaituta, aurkeztutakoak aztertu dira. Horregatik guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

1.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra onartu diren erreklamazioen emaitzen argitalpena agintzea helbide elektroniko honetan: https://ivap.euskadi.eus/2021-2-deialdia/z16-a3hedei/eu/

2.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztu diren gainerako erreklamazioak gaitzestea.

3.– 2021eko abenduaren 20ko Ebazpenaz argitaratutako behin-behineko emaitzak behin betiko egitea.

4.– Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 20a.

IVAPeko zuzendariaren kargua hutsik baitago.
(133/2021 dekretuaren 8.2.F artikulua eta 40/2015 legearen 13. artikulua).

IVAPeko idazkari nagusia,

FULGENCIO ALEDO AMORÓS.


Azterketa dokumentala