Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2022ko urtarrilaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
463

EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Oihana Barrutia Sarasua andreak gainditu egin duela 2021eko ekainaren 14ko ebazpenak (2021eko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Zientzia Esperimentalen Didaktika» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Oihana Barrutia Sarasua Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***9555*. Kodea: AGC8L1 – D00320-15. Jakintza arloa: Zientzia Esperimentalen Didaktika. Saila: Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika. Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna (euskara/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Natura Zientziak Lehen Hezkuntzako Ikasgelan I».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2022ko urtarrilaren 20a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala