18. zk., 2022ko urtarrilaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
460
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak turismoaren arloan zehapen-prozedura hasteko hartutako erabakiaren zuzenketa jakinarazten duena.
Aipatutako egintzaren jakinarazpena egiten saiatu arren lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hamabost (15) egun balioduneko epea izango du interesdunak alegazioak egiteko eta frogaldia eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko, espedientea ikusteko eta bertan dauden dokumentuen kopiak lortzeko, Eusko Jaurlaritzaren Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 14a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.