18. zk., 2022ko urtarrilaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
450
IRAGARKIA, 2022ko urtarrilaren 17koa, Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira COVID-19 birusaren inpaktu ekonomikoari erantzuna emateari lotuta etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzen prozeduren ebazpenak.
Aipatutako prozedurak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.
Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak hemen daude:
– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.
– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.
– Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia / San Sebastian.
Donostia, 2022ko urtarrilaren 17a.
Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.