18. zk., 2022ko urtarrilaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (258 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
445
EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko 2022. urtean dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko abenduaren 21eko Aginduaren bidez (2021eko abenduaren 28ko eta 258 zenbakia duen EHAA), komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.
Aipaturiko aginduaren 9. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzordeak prestatu eta igorriko dizkit dirulaguntza horiei buruzko ebazpen-proposamenak, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horien osaera argitaratuko da.
Horregatik, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera –ondoren azaltzen dena– argitaratzea:
Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
– Jon Martin Colorado.
– Maite Gurrutxaga Otamendi.
– Mikel Begoña Garaizar.
Batzorde horren idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria izango da.
Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan finkatutako ondorioetarako.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 17a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.