18. zk., 2022ko urtarrilaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (231 KB - 2 orri.)
- EPUB (236 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
443
EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 18koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer erakundek jasoko dituzten tokiko bizikidetzaren arloko Elkarrekin Bonu Programaren 2021eko laguntzak.
Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren 2021eko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez, Elkarrekin Bonu Programaren 2021eko deialdia egin zen tokiko bizikidetzaren arloan.
Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Elkarrekin Bonu Programa arautzen duen ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuaren 13.6 artikuluak aurreikusitakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea 2021eko maiatzaren 19ko Ebazpenaren babespean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak (ebazpen honen eranskinean jasota dago zerrenda). Ebazpen horren bidez, Elkarrekin Bonu Programaren 2021eko deialdia egin zen tokiko bizikidetzaren arloan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 18a.
Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.