18. zk., 2022ko urtarrilaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
441
AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkaria kargutik kendu eta beste bat izendatzeko dena.
Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea sortzeko eta arautzeko den abuztuaren 21eko 161/2012 Dekretuaren 3.a) artikuluak dioenez, unibertsitate-arloan eskumena duen saileko burua edo hark izendatutako ordezkoa izango da aholku-batzordeko lehendakaria. Era berean, artikulu horren f) letrak dioenez, idazkaria lehendakariak hautatuko du, unibertsitate-arloan eskumena duen sailburuordetzako funtzionarioen artean. 7.d) artikuluak dio, bestalde, unibertsitate- arloan eskumena duen saileko sailburuak izendatutako kideak kargutik kenduko direla «haiek hautatzea edo izendatzea eragin zuen egoera desagertzen denean».
Egungo idazkariak lanpostua aldatu duenez, bidezkoa da hura kargutik kendu eta beste bat jartzea Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkariaren kargua betetzeko.
Horregatik, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Leire Azkona Murua andrea Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkariaren kargutik kentzea.
2. artikulua.– Unibertsitateetako arlo-burua den María Eugenia Santos Urdiain andrea Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordeko idazkari izendatzea, Hezkuntzako sailburuak hala izendatuta.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.