18. zk., 2022ko urtarrilaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
437
EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 20koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Amaia Berganza Valmala andreak gainditu egin duela 2021eko ekainaren 14ko ebazpenak (2021eko ekainaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Matematika Aplikatua» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Amaia Berganza Valmala Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***7632*. Kodea: AGC8L1-D00066-19. Jakintza arloa: Matematika Aplikatua. Saila: Matematika Aplikatua. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Aljebra».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko urtarrilaren 20a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.