18. zk., 2022ko urtarrilaren 27a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
436
EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita José Domingo Villarroel Villamor jaunak gainditu egin duela 2021eko urriaren 14ko ebazpenak (2021eko urriaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Zientzia Esperimentalen Didaktika» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du José Domingo Villarroel Villamor jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***2115**. Kodea: PLC8L1-D00320-1. Jakintza arloa: Zientzia Esperimentalen Didaktika. Saila: Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika. Ikastegia: Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskera/gaztelera/ingelesa). Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Natura Zientziak Lehen Hezkuntzako Ikasgelan II».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2022ko urtarrilaren 19a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.