17. zk., 2022ko urtarrilaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 2 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
421
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira zenbait zehapen-espedientetan instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamenak; espediente horiek itsas arrantzari buruzko arau-hausteak direla-eta hasi dira.
Ebazpen-proposamen horiek aurrez aurre jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 15 egun balioduneko epea dago espedientea aztertzeko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), defentsarako egoki iritzitako alegazio, agiri eta argibide guztiak azaltzeko eta, kasua bada, prozeduran baliatuko diren frogak proposatzeko. Hori guztia prozedura hau abiatu duen instrukzio-egileari aurkeztu behar zaio.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 19a.
Instrukzio-egilea,
IGNACIO MARTIJA LÓPEZ.