17. zk., 2022ko urtarrilaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (19929 KB - 96 orri.)
- EPUB (17886 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
413
15/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioarekin (Cecobi) sinatutako lankidetza-hitzarmena, 2021eko sektore-estrategien egitura eta garapena eta merkataritza-sektorearen sustapena finantzatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, behar duen publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederakuntzarekin (Cecobi) sinatutako lankidetza-hitzarmenaren testua, 2021eko sektore-estrategien egitura eta garapena eta merkataritza-sektorearen sustapena finantzatzeko. Eranskin gisa ageri da.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 19a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.