17. zk., 2022ko urtarrilaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
406
EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 11koa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariarena, hemen zehazten den establezimenduaren Kanpoko Larrialdi Plana jendaurrean jartzeko dena: Ineos Sulphur Chemical Spain SLU (Zierbenan kokatua).
Istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurriak onartu zituen 840/2015 Errege Dekretuaren 16. artikuluan jasotakoa eta istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko neurrien gain eskumena daukaten Autonomia Erkidegoko organoak zeintzuk diren zehaztu zuen otsailaren 20ko 34/2001 Dekretuaren 3. artikuluko f) eta k) letretan ezarritakoa betetzeko, gai arriskutsuak dituzten enpresen Kanpoko Larrialdi Planak jendaurrean jarri behar dira, baldin eta gai arriskutsu horien kantitatea 840/2015 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1. eta 2. zatietako 3. zutabean zehaztutakoa edo handiagoa bada.
Industrialariak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bidez bidali dituen agiriei erantzunez, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, beste erakunde eta administrazio-zerbitzu batzuekin batera, enpresa honen Kanpoko Larrialdi Plana egin du: Ineos Sulphur Chemical Spain SLU (Zierbenan kokatua). Plan hori jendaurrean jarri behar da 20 egun baliodunez.
Horregatik, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ineos Sulphur Chemical Spain SLU (Zierbenan kokatua) enpresaren Kanpoko Larrialdi Plana jendaurrean jartzea, beharrezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera 20 egun baliodunez egongo da jendaurrean plana.
Aurreko artikuluan aurreikusitakoa bete ahal izan dadin, Kanpoko Larrialdi Plana Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan egongo da eskuragarri (La Torre eraikina, Forondako Atea 41, Vitoria-Gasteiz). Aldi berean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri.
Bigarrena.– Alegazioak aipatutako epe horren barruan bideratu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara (La Torre eraikina, Forondako atea 41, 01010 Vitoria-Gasteiz); sail horretako erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo bestela, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduetako edozein erabili ahal izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 11.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria,
FERNANDO IZAGUIRRE GARCIA.