Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2022ko urtarrilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
398

249/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Benjamín Juez Fernández jauna izendatzen den Zuzendaritza Nagusiko Informatika eta Informazio Zerbitzuen Zuzendariorde Korporatibo lanpostua betetzeko.

Zuzendaritza Nagusiko Informatika eta Informazio Zerbitzuen Zuzendariorde Korporatibo lanpostua betetzeko deialdia 2021eko abenduaren 24ko EHAAn argitaratu zen (256. zk.), Zuzendaritza Nagusi honek azaroaren 26an emandako 1498/2021 Ebazpenaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta bere baldintza profesionalak baloratu ere. Aurkeztutako agiriak ikusita, Balorazio Batzordeak Benjamín Juez Fernández jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dela ikusi du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Benjamín Juez Fernández jauna izendatzea Zuzendaritza Nagusiko Informatika eta Informazio Zerbitzuen Zuzendariorde Korporatibo.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko urtarrilaren 19tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala