17. zk., 2022ko urtarrilaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
397
18/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostutik kentzen baita Juan Luis Sánchez González de Matauco jauna.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 335/2016 Ebazpenaren bidez (2016ko apirilaren 20ko EHAAn 74 zk.), Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari izendatu zen Juan Luis Sánchez González de Matauco jauna.
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2021eko azaroaren 25eko Erabakiaren bidez, Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendarien egitura aldatu da: Erizaintzako zuzendariaren lanpostua amortizatu egin da.
Aintzat hartuta ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Juan Luis Sánchez González de Matauco jauna Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuko Erizaintzako Zuzendari lanpostutik kentzea, behin 2021eko abenduaren 31ko lanaldia bukatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Interesdunari eta Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.