16. zk., 2022ko urtarrilaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (694 KB - 13 orri.)
- EPUB (1057 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
384
10/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin, Justizia Ministerioarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin kanpoko praktikak egiteko hitzarmena argitaratzea xedatzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, behar duen publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekiko, Justizia Ministerioarekiko eta Deustuko Unibertsitatearekiko hitzarmenaren testua, epaitegi eta auzitegietan kanpoko praktikak egiteko. Hitzarmenaren eranskina da.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 19a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.