11. zk., 2022ko urtarrilaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
271
IRAGARKIA, 2022ko urtarrilaren 10ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik hasitako zenbait zehapen-prozedurari buruzko ebazpenak.
Eranskinean jasotako ebazpenak zuzenean jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa bete dadin.
Hori guztia argitara ematen da, interesdun guztiek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hau egiten da:
Interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) ager daitezke, bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; halaber, hamabost egun balioduneko epea izango dute (gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denean hilabeteko epea) agertzen direnetik, edo, agertzen ez badira BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, agiriak edo informazioak aurkezteko, frogaldi bat zabaltzeko eskatzeko eta egoki iruditzen zaizkien froga-bitartekoak proposatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.