11. zk., 2022ko urtarrilaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LEHENDAKARITZA
266
IRAGARKIA, administrazio-espedientea bidaltzeari eta prozedura judizialean interesa duten pertsonak epatzeari buruzkoa.
María del Mar Ortega González andreak ordezkatuta, Rosa María Sopeña García andreak babes jurisdikzionaleko 1076/2021 prozedurari buruzko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duenez lehendakariaren abenduaren 14ko 47/2021 Dekretuaren aurka –dekretu horren bidez xedatu zen establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagotara zabaltzea Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarritako Europar Batasuneko COVID Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna–, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatu duenez jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesdun guztiei egoki baderitzote, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoa betez. Bost egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 10a.
Araubide Juridikoaren zuzendaria,
NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.