10. zk., 2022ko urtarrilaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
229
2617/2021 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Félix López Bernardos jauna Zerbitzu Kliniko Orokorretako Zuzendariorde Mediko kargutik kendu egiten den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
326/2014 Ebazpenaren bidez, Félix López Bernardos jauna Zerbitzu Kliniko Orokorretako zuzendariorde mediko izendatu zen Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Félix López Bernardos jauna Zerbitzu Kliniko Orokorretako Zuzendariorde Medikoa kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan; halaber, eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko urtarrilaren 11n izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Langileen Zuzendaritzari ebazpenaren berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2021eko abenduaren 30a.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,
MARIA LUZ MARQUES GONZALEZ.