9. zk., 2022ko urtarrilaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (569 KB - 11 orri.)
- EPUB (993 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
212
1/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, errepide bidezko garraioaren arloan foru-aldundia eguneratzeko eta parekatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, behar duen publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, errepide bidezko garraioaren arloan foru-aldundia eguneratzeko eta parekatzeko. Testu hori ebazpen honi atxikita dago.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 3a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.