9. zk., 2022ko urtarrilaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
208
1868/2021 EBAZPENA, abenduaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Aranzazu Gonzalo García andrea Integrazio Asistentzialeko Zuzendari kargutik kendu egiten den, berak hala eskatuta, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 767/2014 Ebazpenaren bidez (2014ko abuztuaren 4ko EHAA 146. zk.), Aranzazu Gonzalo García andrea Integrazio Asistentzialeko zuzendari izendatu zen, Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 28ko 611/2014 Ebazpenaren testuinguruan, zeinaren bidez Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan Integrazio Asistentzialeko Zuzendaria lanpostua betetzeko deialdia egin zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Aranzazu Gonzalo García andrea Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Integrazio Asistentzialeko zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, 2022ko urtarrilaren 10eko lanaldia bukatzen denetik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 23a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.