Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2022ko urtarrilaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
207

973/2021 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena. Haren bidez Cristina María Rodríguez Herrera izendatzen da, aldi baterako, Bilboko Haur eta Nerabeen Osasun Mentaleko Zentroko osasun mentaleko unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean. Izendapena lau urterako da; hala ere, luza daiteke.

Urriaren 22ko 604/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen osasun mentaleko unitateburu lanpostu bat betetzeko, lehiaketa bidez, Bilboko Haur eta Nerabeen Osasun Mentaleko Zentroko Osasun Mentaleko Zentroan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Aurkeztu diren eskabideak baloratu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak behar den izendapen-proposamena egin du. Kontuan hartuta Cristina María Rodríguez Herrera andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak, erabaki du hura izendatzea, osasun mentaleko unitateburu lanpostua betetzeko Bilboko Haur eta Nerabeen Osasun Mentaleko Zentroko Osasun Mentaleko Zentroan, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko.

Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Cristina María Rodríguez Herrera andreak izendatzea, aldi baterako, Bilboko Haur eta Nerabeen Osasun Mentaleko Zentroko Osasun Mentaleko Zentroko osasun mentaleko unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapena lau urterako izango da; hala ere, luza daiteke, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau erkidearekin; eta ondorioak izango ditu 2020ko otsailaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Epea bukatutakoan izendatuak lanpostua utziko du, baldin eta luzapena onartu ez bada; bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluarekin.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango da kargutik, baldin eta aldez aurretik kontrako espedientea zabaldu bada, eta aintzat hartu badira ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. Atalean aurreikusi diren lekualdatzeko arrazoiak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau jakinaraziko zaie interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Pertsonen zuzendaritzari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, ebazpenaren iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2021eko abenduaren 20a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala