Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2022ko urtarrilaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
206

1839/2021 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Flora Murua Navarro andrea Arabako Osasun Mentaleko Sareko Erizaintzako Zuzendari kargutik kendu egiten den, berak hala eskatuta.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 1eko 2627/1997 Ebazpenaren bidez (1997ko azaroaren 5eko EHAA 212. zk.), María Flora Murua Navarro andrea Erizaintzako zuzendari izendatu zen, Zuzendaritza Nagusiaren uztailaren 14ko 2102/1997 Ebazpenaren testuinguruan, zeinaren bidez Arabako Ospitale Psikiatrikoan (Arabako Osasun Eremua) Erizaintzako Zuzendaria lanpostua betetzeko deialdia egin zen.

Ondoren, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2010eko urriaren 7ko Erabakiaren bitartez, Arabako Ospitale Psikiatrikoa eta Ospitalez Kanpoko Osasun Mentala izena aldatu zen eta izen berria ezarri: Arabako Osasun Mentaleko Sarea.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Flora Murua Navarro andrea Arabako Osasun Mentaleko Sareko Erizaintzako zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, 2021eko azaroaren 19ko lanaldia bukatu zenetik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala