Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2022ko urtarrilaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
205

1694/2021 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Irantzu Elortegui Menique andrea Ospitaleko 3. solairuko Gainbegirale kargutik kendu egiten den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

415/2021 Ebazpenaren bidez, Irantzu Elortegui Menique andrea Ospitaleko 3. solairuko gainbegirale izendatu zen Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Irantzu Elortegui Menique andrea Ospitaleko 3. solairuko gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko azaroaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2021eko abenduaren 2a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala