9. zk., 2022ko urtarrilaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
204
10/2022 DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko urtarrilaren 11n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ignacio Barredo Ardanza jauna Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2022ko urtarrilaren 11n.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.