7. zk., 2022ko urtarrilaren 12a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BASAURIKO UDALA
144
IRAGARKIA, 2021eko Enplegu Eskaintza Publikoari eta aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Eskaintza Publikoari buruzkoa (2018-2021).
2021eko abenduaren 31ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren Basauriko Udalaren «Autonomia Pertsonalerako Komunitate eta Egoitza Laguntzarako Udal Zentroa» erakunde autonomoaren 2021erako Enplegu Eskaintza Publikoa eta aldi baterako enplegua egonkortzeko Enplegu Eskaintza Publikoa (2018-2021), 2021eko abenduaren 22ko 2021/000379 Lehendakaritzaren Ebazpenaren bidez onartu zirenak.
Eskaintza horiek sarbide irekiko sistemaren bidezkoak dira, eta honako plaza hauek osatzen dute: alde batetik, ekitaldirako birjartze-tasaren arabera kalkulatutako plaza bat, EAOLren 2021eko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen arabera, zeina 4.4 lanpostu-kodea duen plazari baitagokio, Erizaintzako Laguntzaile postuaren izena, C2 azpitaldea, 2. HE; eta, bestetik, 11 plaza, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren arabera kalkulatu direnak. Azken plaza horiek honela zehazten dira: Administratzailearen plaza 1, 2.1 kodea, A2 azpitaldea, 3. HE; Zuzendaritzako laguntzailearen plaza 1, 2.2 kodea, AP azpitaldea, 2. HE; Erizainaren plaza 1, 3.1 kodea, A2 azpitaldea, 3. HE; Erizaintzako laguntzailearen 4 plaza, 4.3, 4.9, 4.10 eta 4.12 kodeak, C2 azpitaldea, 2. HE; Atezainaren plaza 1, 5.2 kodea, AP azpitaldea, 1. HE; Sukaldeko laguntzailearen plaza 1, 7.1 kodea, AP azpitalde, 1. HE; eta Mihiseriako laguntzailearen plaza 1, 8.1. eta 8.2 kodeak, AP azpitaldea, 1. HE.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legeak 24. artikulua betez argitaratzen da.
Basauri, 2021eko abenduaren 23a.
Kontseilu Errektoreko lehendakaria,
MARÍA LARRINAGA ARTETXE.