6. zk., 2022ko urtarrilaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 2 orri.)
- EPUB (231 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
130
IRAGARKIA, 2021eko abenduaren 15ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira etxebizitza sozialen onuradunen zorren ordainketa-errekerimenduak, eranskinean zehaztutako espedienteei dagozkienak.
Aipatutako errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hilabeteko epea finkatu da zorra ordaintzeko.
Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hilabete igarotakoan zorra ordaindu ez bada, legeak ezarritako egintzei ekingo zaie.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 15a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.