5. zk., 2022ko urtarrilaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
108
IRAGARKIA, 2021eko abenduaren 14koa, Bizkaiko Nahitaez Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiko idazkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Bizkaiko Nahitaez Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak desjabetzeko jardunen eraginpean dauden finken balio justua ezartzeari buruz emandako erabakia.
Aipatutako erabakia zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Interesdunak, bost eguneko epean, Bizkaiko Nahitaez Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiaren egoitzara joan ahal izango dira (Kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 Bilbao) erabakiaren eduki osoa ikusteko, eta bi hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (Bilbon dauka egoitza). Dena dela, berraztertzeko errekurtsoa ere aurkez dezake, lurralde epaimahai honetan bertan, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.
Bilbao, 2021eko abenduaren 14a.
Nahitaez Desjabetzeko Bizkaiko Lurralde Epaimahaiko idazkaria,
MARIA DEL MAR MARTINEZ GONZALEZ.