5. zk., 2022ko urtarrilaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (997 KB - 69 orri.)
- EPUB (3027 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKADIKO KIROL PORTUAK
103
EBAZPENA, 2021eko azaroaren 11koa, Euskadiko Kirol Portuak erakundearen zuzendariarena, Donostiako kirol-dartsenan 7. zerrendako aisialdi-ontzietarako amarralekuak esleitzeko deialdia ebazten duena.
Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendariaren 2021eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez, hasiera eman zaio Donostiako kirol-kaian 7. zerrendako aisialdi-ontzietarako amarralekuak erabiltzeko emakidak esleitzeko prozedurari. Deialdi publikoa izanik, ebazpena 2021eko apirilaren 20ko 76. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da.
Deialdiaren xedea 7. zerrendako aisialdi-ontzietarako amarratzeko tokiak erabiltzeko emakida da.
A) Amarraleku finkoak edo urte osoetarako amarralekuak erabiltzeko emakidak:
1.– Guztira Hirurehun eta laurogeita lau (384) amarraleku eskaini dira.
2.– Deialdiaren arabera, kategoria bakoitzeko plaza-kopurua hau da:
a) Pantalanerako amarralekuak, 5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 1,72 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 107.
b) Pantalanerako amarralekuak, 6 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 1,85 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 49.
c) Pantalanerako amarralekuak, 6,5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,00 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 86.
d) Pantalanerako amarralekuak, 6,5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 48.
e) Pantalanerako amarralekuak, 6,5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,35 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 8.
f) Pantalanerako amarralekuak, 6,5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,50 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 4.
g) Pantalanerako amarralekuak, 6,80 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 6.
h) Pantalanerako amarralekuak, 7,00 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 9.
i) Pantalanerako amarralekuak, 7,35 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,35 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 10.
j) Pantalanerako amarralekuak, 7,50 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,50 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 11.
k) Pantalanerako amarralekuak, 7,80 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,80 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 25.
l) Pantalanerako amarralekuak, 7,80 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 3,00 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 2.
m) Pantalanerako amarralekuak, 8,00 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 3,00 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 2.
n) Pantalanerako amarralekuak, 8,50 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 3,00 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 5.
o) Pantalanerako amarralekuak, 9,00 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 3,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 6.
p) Pantalanerako amarralekuak, 10,00 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 3,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 5.
q) Pantalanerako amarralekuak, 10,50 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 3,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 1.
Ontziak hartzen duen gehieneko zabalera gisa ontziaren mahuka gehi zintona edo ontziaren defentsak zehazten dira, pantalan bakoitzaren tipologiaren arabera.
B) Sasoiko (urriaren 1etik hurrengo urteko maiatzaren 31ra) amarralekuak erabiltzeko emakidak.
1.– Zazpi (7) amarraleku eskaini dira.
2.– Kategoria bakoitzeko plaza-kopurua hau da:
a) Pantalanerako amarralekuak, 8 eta 9 metro bitarteko luzera osoa eta gehienez 3,40ko mahuka osoa duten ontzientzat: 2.
b) Pantalanerako amarralekuak, 9 eta 10,50 metro bitarteko luzera osoa eta gehienez 3,40ko mahuka osoa duten ontzientzat: 4.
c) Pantalanerako amarralekuak, 10,5 eta 12,50 metro bitarteko luzera osoa eta gehienez 4,00ko mahuka osoa duten ontzientzat: 1.
2021eko irailaren 1ean, Donostiako Dartsenan amarralekuak erabiltzeko emakiden deialdia ebazten duen ebazpena eman zen, eta 2021eko irailaren 23ko 191. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko zenbait errekurtso aurkeztu dira, eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko urriaren 13ko Aginduaren bidez, baietsi egin da errekurtso horietako batek planteatutako asmoa, 2021eko irailaren 1eko Ebazpena bertan behera uzteari dagokiona.
Gora jotzeko errekurtsoa baiesten duen Aginduan xedatutakoa betez, Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendariaren 2021eko urriaren 15eko Ebazpenaren bidez, deialdia ebazten zuen Ebazpena baliogabetu egin da, eta hiru hilabetez luzatu da amarralekuak emateko prozedura eta horiek erabiltzeko emakiden araubidea arautzen dituen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Agindua.
Amarratzeko aginduaren 5-4 artikuluak, erabilgarri dauden amarralekuen kopurua eta horien ezaugarriak aldatzeko, murrizteko edo handitzeko aukera ezartzen du, baina aldaketak arrazoituta egon behar du. 2021eko martxoaren 29ko deialdian, batetik, zenbait akats antzeman dira, eta bestetik amarraleku batzuei buruzko beharrak; hori direla eta, beharrezkoa da agindu horrek emandako aukera baliatzea. Amarralekuen kopurua murriztearen eta plaza batzuen ezaugarriak aldatzearen arrazoiak, eta deialdian zerrendatutako plazei dagokienez sartzen diren doikuntzak, honako hauek dira:
1.– Ebazpen hori eman aurretik, plaza guztien benetako neurriak egiaztatu dira, eta horien neurketa berria egin da, erabilgarri dagoen portuko azaleraren optimizazioa eta maniobragarritasuna bermatzeko. Neurri horiek ebazpen honen I. eranskinean daude jasota. Egiaztapen hori egin ondoren, amarralekuen kopurua doitu egin da honako amarraleku-kategoria hauetan, amarraleku finkoak edo urte osoetarako amarralekuak erabiltzeko emakidei dagokienez:
– a) kategoria: esleitu beharreko 107 amarralekutik 99 amarralekura murriztu da.
– b) kategoria: esleitu beharreko 49 amarralekutik 45 amarralekura murriztu da.
– c) kategoria: esleitu beharreko 86 amarralekutik 83 amarralekura murriztu da.
– d) kategoria: esleitu beharreko 48 amarralekutik 47 amarralekura murriztu da.
– h) kategoria: esleitu beharreko 9 amarralekutik 25 amarralekura handitu da.
– j) kategoria: esleitu beharreko 11 amarralekutik 10 amarralekura murriztu da.
– k) kategoria: esleitu beharreko 25 amarralekutik 23 amarralekura murriztu da.
– m) kategoria: esleitu beharreko 2 amarralekutik 0 amarralekura murriztu da.
– n) kategoria: esleitu beharreko 5 amarralekutik 7 amarralekura handitu da.
2.– a) kategorian, bi plaza kendu dira segurtasun-arrazoiengatik, maniobragarritasun-arazoengatik eta denboraleen ondoriozko korronteen arriskuak direla eta.
3.– k) kategorian, amarraleku bat kendu da, Donostiako portuan dauden 6. zerrendako ontziak amarratzearen ondoriozko beharrei erantzun ahal izateko.
4.– Era berean, eta esleitu beharreko plazen neurketa berriaren ondorioz, ezaugarriak aldatu egin dira a) kategoriako, Pantalanerako amarralekuak, 5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 1,72 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat eta kategoria hori honela definituta geratzen da:
a) Pantalanerako amarralekuak, 5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 1,71 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat.
Hori guztia kontuan hartuta, amarraleku finkoak erabiltzeko emakidei edo urte osokoei dagozkien hirurehun eta laurogeita bat (381) amarraleku eskaini dira.
I. eranskin gisa (Amarralekuen zerrenda kategoriaren arabera, plaza bakoitzaren izena eta neurria adierazita) erantsi da. Bi I. eranskin erantsi dira, bata amarraleku finkoak erabiltzeko emakiden deialdiagatik eta bestea sasoiko amarralekuak erabiltzeko emakiden deialdiagatik.
Emandako epearen barruan, II. eranskinean (eskaeren zerrenda, kategorien arabera) kategoria bakoitzerako adierazten diren eskaerak aurkeztu dira. Bi II. eranskin erantsi dira, bata amarraleku finkoak erabiltzeko emakiden deialdiagatik eta bestea sasoiko amarralekuak erabiltzeko emakiden deialdiagatik.
Amarraleku finkoak erabiltzeko emakidei dagokien deialdian ezarritako ontziak hartzen duen gehieneko zabaleraren definizioa kontuan hartuta, eskaera bakoitzari dagokion kategoria esleitzeko, amarratze-kategoria bakoitzerako maniobra-tarte bat ezarri da, plaza horietan amarratu beharreko ontziak behar bezala atrakatzeko; horrela, kategoria bakoitzerako zehaztutako ontziak hartzen duen gehieneko zabaleratik maniobra-tarte hori kenduz, amarratu beharreko ontzien gehieneko zabalera lortzen da.
Kategoria bakoitzerako honako maniobra-marjina hauek ezarri dira:
a) Pantalanerako amarralekuak, 5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 1,71 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,020 metro.
b) Pantalanerako amarralekuak, 6 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 1,85 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,020 metro.
c) Pantalanerako amarralekuak, 6,5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,00 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,020 metro.
d) Pantalanerako amarralekuak, 6,5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,020 metro.
e) Pantalanerako amarralekuak, 6,5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,35 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,020 metro.
f) Pantalanerako amarralekuak, 6,5 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,50 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,020 metro.
g) Pantalanerako amarralekuak, 6,8 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,020 metro.
h) Pantalanerako amarralekuak, 7,00 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,100 metro.
i) Pantalanerako amarralekuak, 7,35 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,35 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,020 metro.
j) Pantalanerako amarralekuak, 7,50 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,50 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,050 metro.
k) Pantalanerako amarralekuak, 7,80 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,80 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,100 metro.
l) Pantalanerako amarralekuak, 7,80 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 3,00 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,020 metro.
m) Pantalanerako amarralekuak, 8,00 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 3,00 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,020 metro.
n) Pantalanerako amarralekuak, 8,50 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 3,00 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,050 metro.
o) Pantalanerako amarralekuak, 9,00 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 3,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,100 metro.
p) Pantalanerako amarralekuak, 10,00 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 3,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,100 metro.
q) Pantalanerako amarralekuak, 10,50 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 3,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat: 0,100 metro.
Horrela, amarraleku finkoak erabiltzeko emakida-eskaera bakoitzari dagokion kategoria esleitzeko, egiaztatu egiten da eskatzaile bakoitzak bere eskaeran adierazitako ontziaren neurriak, hala luzera nola zabalera (biak), bat datozela (ez dituzte gainditzen) amarratze-kategoria bakoitzaren ezaugarriekin.
Zehazki, honako hau egiaztatzen da:
– Eskatzaileak eskaeran aitortutako luzera kategoria bakoitzerako zehaztutako luzera osoaren neurriaren berdina edo txikiagoa izatea.
– Eskatzaile bakoitzak eskaeran adierazitako mahuka-neurria kategoriarako ontzi bakoitzak hartzen duen ezarritako gehieneko zabaleraren neurriaren berdina edo txikiagoa izatea, kategoria horretarako ezarritako maniobra-marjina kenduta.
Amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedura Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduan jasotakoa da. Agindu horren bidez, aisia-ontzien titularrek amarralekuak erabiltzeko emakiden araubidea (aurrerantzean, Amarraleku-agindua) eta emakida emateko prozedura arautzen dira, baita Euskadiko Kirol zuzendariaren 2021eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren oinarrietan ezarritakoa ere.
Eskaerak eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta deialdiaren oinarriak eta araudia aplikatuz, baztertu egin dira, baldintzak ez betetzeagatik, III. eranskinean (baztertutako eskaerak) zerrendatutako eskaerak. Eranskin horretan zehazten da baztertzea eragin duen akatsa edo ez-betetzea.
Bi III. eranskin erantsi dira, bata amarraleku finkoak erabiltzeko emakiden deialdiagatik eta bestea sasoiko amarralekuak erabiltzeko emakiden deialdiagatik.
Amarralekuak esleitzeko erabili den irizpidea amarraleku bakoitzaren neurrietara hobekien egokitzea edo kategoria bakoitzean esleitu beharreko amarraleku bakoitzeko ur-xaflaren okupazio handiena izan da. Hala ezartzen da Amarratze-aginduaren 14-1 artikuluan. Horren arabera:
1.– Amarralekua esleitzeko, ontziaren luzera, zabalera eta sakonera neurri zehatzak hartuko dira kontuan, eskainitako plazei dagokienez, eta lehentasuna emango zaie amarralekuaren eskaera aurkezteko unean ontzia duten eskatzaileei eta amarralekuen neurrietara hobekien egokitzen diren ontziei, betiere, ontzien luzerek eta mahukek atrakatze-lanetan maniobrak egiteko aukera ematen badute. Ondorio horietarako:
– Ontziaren luzera, guztira, esleitu beharreko amarralekuaren fingerrak duen luzeraren 3/2 ingurukoa izango da.
– Itsasontzien mahuka guztien batura esleitu beharreko plazaren ondoz ondoko finger bien arteko zabaleraren % 90 ingurukoa izango da.
Irizpide orokor horretan oinarrituta, eta Donostiako portuaren konfigurazio espezifikoa kontuan hartuta, honela jardun da:
1) Kategoria bakoitzerako eskaeren zerrenda egin da, handienetik txikienera ordenatuta, ontziaren dimentsioen edo ontzi bakoitzaren ur-xaflak hartzen duen azaleraren arabera, adierazitako neurriak kontuan izanik.
2) Amarratze-kategoria bakoitzean, esleitu beharreko amarralekuak eta haien dimentsio zehatzak identifikatu dira, eta horien kategoriaren araberako zerrenda ebazpen honen I. eranskinean jaso da.
3) Eta, deialdiaren zazpigarren oinarrian ezarritakoaren arabera, amarralekuak esleitu dira, eta horien emaitza IV. eranskinean (esleipenen zerrenda, kategorien arabera) jaso da. Bi IV. eranskin erantsi dira, bata amarraleku finkoak erabiltzeko emakiden deialdiagatik eta bestea sasoiko amarralekuak erabiltzeko emakiden deialdiagatik.
Horretarako, plaza bakoitzari esleitu zaio kategoria bakoitzerako onartutako eskaeren zerrendako (II. eranskina) ontzia, kategoria horretarako esleitu beharreko amarraleku bakoitzaren neurrietara hobekien egokitzen dena, edo, bestela esanda, esleitu beharreko amarraleku bakoitzaren ur-xaflaren azalera hobekien okupatzen duen ontzia.
Hala, amarraleku finkoak edo urte osokoak erabiltzeko emakiden kasuan, ontzi bakoitzak hartu beharreko ur-xaflaren azalera edo esleitu beharreko plazaren neurriak kalkulatzeko, deialdian ezarritako amarralekuaren luzera osoa eta ontziak hartu beharreko gehieneko zabalera hartu behar dira kontuan. Hori kalkulatzeko, amarraleku bakoitzerako, plaza horretarako ezarri den eta lehen adierazi den ontziak hartzen duen gehieneko zabalerari maniobra-tartea kenduko zaio.
Sasoiko amarralekuak erabiltzeko emakiden kasuan, ontzi bakoitzak hartu beharreko gehieneko azalera edo esleitu beharreko plazen neurriak deialdian ezarritako amarralekuaren guztizko luzera eta ezarritako gehieneko zabalera biderkatzearen emaitza dira.
Irizpide horiekin, eskatzaile bakoitzak bere eskaera-inprimakian aukeratu duen emakida-modalitatearen eta eskatzaile bakoitzari esleitu zaion amarratze-kategoriaren araberako eskaeren zerrenda egin da, itsasontzien dimentsioen edo ontzi bakoitzaren ur-xaflak hartzen duen azaleraren arabera, erregistratutako eskaeretan eskatzaileek adierazitako guztizko luzera-neurrien eta guztizko zabalera-neurrien emaitzarekin bat etorriz.
Horrela, amarralekua esleitu zaie kategoria bakoitzean esleitu beharreko plaza bakoitzaren neurrietara hobekien egokitzen diren ontziei, lehen adierazitako moduan kalkulatuta; amarratzea egokitu ez zaien gainerako ontziei amarralekuen kategoria bakoitzari dagokion itxarote-zerrenda osatzea esleitu zaie (V. eranskina), betiere, 2017ko urriaren 19ko Aginduaren 21.1 eta 14.1 artikuluetan eta 2021eko apirilaren 20ko Ebazpenaren zazpigarren oinarrian, Prozeduraren 2. puntuan, Plazaren esleipenean; 2. atalean, 2.1 azpi-atalean ezarritakoaren arabera; ebazpen horren bidez, Donostiako kirol-dartsenan 7. zerrendako aisia-ontzietarako amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedurari deialdi publiko bidez hasiera ematea erabaki zen.
Hori horrela izanik, oro har, eta kategoria berean sartutako plaza bakoitza dimentsio espezifikokoa eta haien artean desberdinak direnez (I. eranskina), kategoria batzuetan; zehazki hauetan: b) Pantalanerako amarralekuak, 6 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 1,85 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat; j) Pantalanerako amarralekuak, 7,50 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,50 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat; k) Pantalanerako amarralekuak, 7,80 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,80 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat; eta p) Pantalanerako amarralekuak, 10,00 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 3,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat, plaza batzuk ezin izan dituzte kategoria horretan kategorizatutako ontziek bete, horien artean ez baitzegoen plaza horien neurriekin bat zetorren edo egokitzen zen ontzirik. Kategoria horietan geratu diren plazak ezin izan zaizkie esleitu bertan kategorizatutako eskatzaileei; plaza horiek, esleitu beharreko plazaren neurrietara hobekien egokitzen diren beheragoko kategorietan sailkatutako edo maila txikiagoetan definitutako eskaerei esleitu zaizkie, edo, bestela esanda, plaza horretan okupatu beharreko ur-xaflaren azalera hobekien optimizatzen dituztenei. Inguruabar edo salbuespen horrek irizpide teknikoei erantzuten die, eta IV. eranskinean bertan dago adierazita.
Beste kategoria batzuetan, hauetan besteak beste: g) Pantalanerako amarralekuak, 6,80 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat; eta h) Pantalanerako amarralekuak, 7,00 metroko edo gutxiagoko luzera eta amarraleku bakoitzeko gehienez ere 2,20 metroko zabalera hartzen duten ontzientzat kategorietan, plaza horietan esleitu beharreko amarralekuak baino eskatzaile kategorizatu gutxiago egon dira; beraz, plaza horiek esleitu zaizkie esleitu beharreko plazaren neurrietara hobekien egokitzen diren edo, bestela esanda, plaza horretan okupatu beharreko ur-xaflaren azalera hobekien optimizatzen duten kategoria txikiagoko eskaerei. Inguruabar edo salbuespen hori IV. eranskinean dago adierazita.
4.– Azkenik, amarralekuaren esleipendun izan ez diren onartutako (edo baztertutako) eskaera guztiek eskaeren Itxarote-zerrenda osatuko dute. Itxarote-zerrenda hori V. eranskinean (eskaeren itxarote-zerrenda) jasotzen da. Bertan, esleipendun izan ez diren eskaerak zerrendatzen dira, eskaeren sarrera-erregistroaren arabera ordenatuta. Eskaerek itxarote-zerrendan aurkezten duten ordenak ez du esan nahi hutsik dauden amarralekuen esleipen-ordena hori denik; izan ere, Amarratzeen Aginduko 14-1 puntuan, hutsik geratzen diren amarralekuak plaza horiek hobekien optimizatzen dituzten edo bete beharreko plazen neurrietara hobekien egokitzen diren ontziei esleituko zaizkiela adierazten da. Bi V. eranskin erantsi dira, bata amarraleku finkoak erabiltzeko emakiden deialdiagatik eta bestea sasoiko amarralekuak erabiltzeko emakiden deialdiagatik.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuei eta Itsas Garraioari buruzko ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 24. artikuluak Euskadiko Kirol Portuak erakundearen xedea ezartzen du, eta, besteak beste, jasotzen du xede hori Jaurlaritzak esleitzen dion aisialdi-erabilera nautikoko portuen eta horiekin lotutako erabilera-eremuen kudeaketa integrala dela. Ildo beretik doa maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuaren bidez onartutako estatutuen 5. artikulua.
Era berean, Euskadiko Kirol Portuak erakundeari bere eginkizunak betetzeko behar dituen baliabideak atxikitzen dizkion maiatzaren 12ko 59/2020 Dekretuaren 1. artikuluak hainbat portutako kirol-portuko zerbitzu publikoaren kudeaketa esleitzen dio erakundeari, Donostiako kirol-dartsenarena, besteak beste. Beraz, Euskadiko Kirol Portuak erakundeari dagokio Donostiako kirol-dartsenari dagokion portuko jabari publikoa kudeatzea eta, horrekin batera, amarralekuen erabileraren emakidak esleitzea.
Horrenbestez, Zuzendaritza honek maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Kirol Portuak erakundearen estatutuen 15-2, o) artikuluak esleitzen dizkion ahalmenetan oinarrituta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bi deialdietako bakoitzerako (amarraleku finkoak erabiltzeko emakida eta sasoiko amarralekuak erabiltzeko emakida), kategoria bakoitzari dagozkion amarralekuen zerrenda osatzea, gehieneko neurriekin edo okupatu beharreko ur-xaflaren azalerarekin. I. eranskinak.
Bigarrena.– Bi deialdietako bakoitzerako (amarraleku finkoak erabiltzeko emakida eta sasoiko amarralekuak erabiltzeko emakida), eskaeren zerrenda osatzea, eskaera bakoitzari dagokion esleipenarekin, ontzien dimentsioen eta kategorien arabera egokia den amarratze-kategorian, atrakatze- eta desatrakatze-eragiketetan maniobratzeko aukera egokia bermatuz. II. eranskinak.
Hirugarrena.– Esleipen-prozeduraren bi deialdietako bakoitzerako (amarraleku finkoak erabiltzeko emakida eta sasoiko amarralekuak erabiltzeko emakida) III. eranskinean zehaztutako eskaerak baztertzea, eranskin horietan adierazitako baldintzak ez betetzeagatik.
Laugarrena.– Bi deialdietako bakoitzerako (amarraleku finkoak erabiltzeko emakida eta sasoiko amarralekuak erabiltzeko emakida), IV. eranskinetako zerrendetan jasotako eskaerei amarralekuak erabiltzeko emakidak onartzea. Emakidaren epea hamabost urtekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.
Bosgarrena.– Bi deialdietako bakoitzerako (amarraleku finkoak erabiltzeko emakida eta sasoiko amarralekuak erabiltzeko emakida), itxarote-zerrendak osatzea. Zerrenda horiek V. eranskinetan jasotzen dira, eta horietan jasotzen dira, kategoria bakoitzerako, baldintzak bete arren bi kasuetan amarralekurik esleitu ez zaien eskaerak, kategorien arabera eta eskaera bakoitzaren sarrera-erregistroaren arabera ordenatuta. Eskaerek itxarote-zerrendan erakusten duten ordenak ez du esan nahi hutsik dauden amarralekuen esleipen-ordena hori denik; izan ere, Amarralekuei buruzko Aginduaren 14.1. artikuluaren irizpidearen arabera, plaza horren neurrietara hobekien egokitzen den ontziari esleituko zaio hutsik geratzen den amarratze-plaza.
Seigarrena.– Hamar eguneko epea ematea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, deialdi honetan amarralekua erabiltzeko emakidaren esleipendunei, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasunpeko beste edozein portu eta instalaziotan ontzi berarekin amarralekua erabiltzeko baimena badute, epe horretan amarralekuetako zeini uko egiten dioten jakinarazteko Euskadiko Kirol Portuak erakundeari.
Zazpigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabeteko epea ematea esleitutako amarralekua okupatzeko.
Plaza Euskadiko Kirol Portuak erakundeko langileen aurrean hartuko da, betiere hartze hori Donostiako portuko langileentzat ezarritako portu-zerbitzuen ordutegiaren barruan egiten bada, eta hartzea ordutegi horretatik kanpo egiten bada, hartzea ontziaren jabeak bakarrik egingo du, eta, ondoren, portuko langileek hartze hori egiaztatu eta ontzien neurketa egingo dute, Amarralekuei buruzko Aginduaren 16.5 eta 17.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera. 2021eko urtarrilaren 20ko deialdiaren ebazpenaren zazpigarren oinarriko 2. puntuan ezarritakotik eratortzen diren zehaztasun faltak izan ditzakeen ondorioak izango ditu.
Zortzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 11.
Euskadiko Kirol Portuak erakundearen zuzendaria,
EDURNE EGAÑA MANTEROLA.