5. zk., 2022ko urtarrilaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (4033 KB - 12 orri.)
- EPUB (2414 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
101
4/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena, auzitegi barruko bitartekaritzaren arlokoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, behar duen publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren testua, auzitegi barruko bitartekaritzaren arlokoa. Testu hori ebazpen honi atxikita dago.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 3a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.