5. zk., 2022ko urtarrilaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (258 KB - 3 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
98
485/2021 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan Irakaskuntzako eta Ikerkuntzako gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.
Uribeko ESIko Irakaskuntzako eta Ikerkuntzako Gainbegiralea lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarri hauen arabera
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratuduna) eta B1 lanbide-taldeko lanpostua jabetzan edukitzea.
b) B1 lanbide-taldeari dagokion titulazioa izatea.
c) 3 urteko esperientzia profesionala izatea, gutxienez, B1 lanbide-taldean.
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.
2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.
– Hobekuntza-taldeetan esperientzia eta/edo prestakuntza izatea.
– Irakaskuntzan esperientzia izatea (tutorea, venia docendi, etab.).
– Jakinsarea prestakuntza kudeatzeko tresnari buruzko ezagutza izatea.
– Ofimatikari eta lanpostuarekin lotutako aplikazio informatiko korporatiboei buruzko ezagutza izatea.
– Kalitate eta segurtasun klinikoaren arloko ezagutzak izatea.
– Etika eta lkerkuntza Klinikoko batzordeetan parte hartzea.
– lkerkuntza-estrategiaren garapena: aliantzak ezartzea beste erakunde batzuekin eta Osasun Ikerketa Institutuekin.
– Talentua erakartzeko programetan parte hartzea.
– Ikerkuntzaren emaitzak zabaltzea hainbat informazio/komunikazio tresnaren bidez.
– Ekoizpen zientifikoa ebaluatzeko eta haren jarraipena egiteko adierazleen sistema bat ezartzea.
– Ikertzaileak eta ikerketa-taldeak koordinatzen laguntzea.
– Lanpostuaren garapenari lotutako memoria-proiektua aurkeztea. Balorazio Batzordeak baloratuko du.
Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
3.– Euskararen ezagutza.
Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.
Interesdunek Osakidetzako Uribeko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Alfredo Espinosa Ospitalea, Goieta 32, 48610 Urduliz). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.
Interesdunek Uribeko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (Alfredo Espinosa Ospitalea, Goieta 32, 48610 Urduliz), beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.
Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horren berri emango die.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango.
6.– Hautaketa prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
7.– Prozedura amaitzeko ebazpena.
Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea), Osakidetzako Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta baita Osakidetzaren intranetean zein web-orri korporatiboan ere argitaratuko da.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Urduliz, 2021eko abenduaren 15a.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,
JESUS MANUEL SUAREZ ROMAY.