Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2022ko urtarrilaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
92

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 22koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Kalitate Batzordearen Arautegiaren aldaketa onartzen duena.

Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Batzarrak 2021eko ekainaren 16ko bileran onartu zuen fakultateko Kalitate Batzordearen arautegia aldatzea, zehazteko master ofizialetako koordinatzaileek batzordean izango duten ordezkaritza.

Proposamena da ikastegiari atxikitako titulazio ofizial guztiak egon daitezela ordezkatuta Kalitate Batzordean, Arkitekturaren Oinarrietako Gradua eta bi master gaur egun. Arautegia aldatzeko proposamen horrek Lege Zerbitzuaren aldeko txostena du, errespetatu egiten baitu Irakaskuntza Ikastegietako Kalitate Batzordearen Esparru Araudia jasotakoa batzordeen osaerari dagokionez.

UPV/EHUko idazkari nagusiari dagokio, Gobernu Kontseiluak eskuordetuta, Ikastegietako Kalitate Batzordeen Esparru Arautegiaren 2.2 artikuluaren arabera, Ikastetxeen Kalitate Arautegiak onartzea, baldin eta bertako kideren batek edo ikastetxeko Batzordeko kideen % 15ek ez badu berariaz eskatzen Gobernu Kontseiluari bidaltzeko.

Adierazitakoagatik guztiagatik, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onartzea Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Kalitate Batzordearen Arautegiko 4.1.d) artikuluaren aldaketa, eta honela idatzita geratzea:

«d) Ikastegiari atxikitako titulazio ofizial bakoitzeko koordinatzailea edo, haren ordez, kasuan kasuko ikasketetan eskolak ematen dituzten IRIen ordezkari bat, ahal dela titulazioaren koordinazioan esperientzia edo erantzukizuna duena, ikastegiko zuzendaritza taldeak izendatua.»

Bigarrena.– Agindua ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Hirugarrena.– Aldaketa argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Leioa, 2021eko azaroaren 22a.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.


Azterketa dokumentala