Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2022ko urtarrilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
47

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 19koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira esku-hartze sozialari buruzko jakintza kudeatzeko jardueretarako dirulaguntza izango duten jardueren zerrenda eta dirulaguntza ukatu zaien eskaeren zerrenda; laguntza-eskaerak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduaren babespean aurkeztu dira.

Agindu horretan egin da 2021eko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusita dagoena.

Dekretu horren 15. artikuluan eta deialdia egiten duen aginduaren 19. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, Gizarte Zerbitzuen zuzendariari dagokio balorazio-batzordeak egindako proposamenak aztertzea, eta, horren ostean, dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenak ematea eta EHAAn argitara daitezela agintzea.

Ebazpena jakinarazi ondoren, EHAAn eman behar da argitara.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea, denek jakin dezaten, zer laguntza eman den (I. eranskina) eta zer eskaera ukatu den (II. eranskina), Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko apirilaren 13ko Aginduaren bidez egindako deialdiko dirulaguntzei dagokienez, esku-hartze sozialari buruzko jakintza kudeatzeko jardueretarako dirulaguntzen lerroan. Agindu horretan egin da 2021eko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusita dagoena.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 19a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

MARÍA ANTONIA OLABARRIETA IBARRONDO.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala